Urtero bezala, ikasturte hasieran urduritasun eta ilusioak bat egiten dute Ilazkiko irakasleon artean. Urte osoko erronka berriei aurre egiteko modurik hoberena egiten ari garena zuei erakustea da.

Komunikazioan aurrera pausua ematen saiatuko gara aurten. Horretarako web orria berritzeaz gain, sare sozialetan lan handiagoa egiten saiatuko gara, Ilazkiko egunerokotasuna denon artean elkarbanatzeko asmoekin: Twitter eta Facebookez gain, Instagram-en ere egongo gara aurten. Euskara ikastea, mundu berri bat zabaltzea delako.

Irudiak ere berritu ditugu. Zer iruditzen zaizue Konstituzio Plazako gure eraikina?

Menu