Egungo egoera dela eta, ILAZKI euskaltegian modu telematikoan ari gara eskolak eskaintzen. Zure irakaslea jarriko zen dagoeneko zurekin harremanetan, ikasgela birtualean lanean jarraitzeko.

Irakaslearen mezurik/deirik jaso ez baduzu, edo ikasgela birtualean parte hartzeko arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan, mesedez, eta lagunduko dizugu:
bidali mezu bat, zure irakaslea, maila eta ordutegia zein den adieraziz, helbide honetara: didaktikaria@ilazki.eus
edo deitu 943 424910 telefonora (09:00-15:00)

ILAZKI euskaltegian lanean ari gara, zuk ikas-prozesuan segitzeko eta zure helburuak lortzeko. Animatu nahi zaitugu, beraz, jarraitzera euskara lantzen eta ikasten gurekin.
Mila esker eta eutsi goiari

Menu