Ilazki Euskaltegiko ikasle eta irakasleok San Telmo Museoan antolatu den Mintzodromoan parte hartu dugu abenduaren 3an, Euskararen Egunean.

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak.

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako euskaltegiak, Euskara Zerbitzua, eta San Telmo museoarekin elkarlanean antolatzen da Mintzodromoa.

Menu