Urtero bezala, orain arteko ikastaroek martxan jarraituko dute eta otsailetik ekainera ikastaro berriak jarriko ditugu martxan.  Horien artean bi hauek nabarmendu nahiko genituzke:

  • – Ikastaro trinkoak ditugu batetik. Egunean bost orduko eskolak izango dira, goizeko 8:30etatik 14:00etara.
  • – Bestetik astean bi eguneko ikastaroak, goizez eta arratsaldez. Talde hauek eskariaren arabera sortuko dira. Interesa izanez gero idatzi ondoko emailera: ilazki@ilazki.eus edo deitu telefonora: 943 424910.
  • – COVID-ak sortutako egoeran, murrizketak eta segurtasun neurriak direla eta, lekuak murriztuak izango dira.

 

Menu