Koronabirusa dela eta, Osasun Sailak euskaltegietako irakaskuntza-jarduera bertan behera uzteko agindua eman digu, Hezkuntza Saileko ikastetxeekin batera eta haiek berriro hasi arte, birusaren transmisioa murrizteko. Egoera hori dela-eta, hona hemen Ilazki euskaltegiak hartutako erabakiak:

  • Aurrez aurreko eskolak (eskola presentzialak) bertan behera geratuko dira.
  • Ulermen-probak atzeratu egingo dira.
  • Ahalik eta lasterren jarriko da irakaslea ikasleekin harremanetan, eta telematikoki bideratuko dira eskolak.
  • HABEren 2020-1 deialdian parte hartzeko “pasea” daukazuen ikasleok EGIN MATRIKULA, MESEDEZ, martxoaren 17-25 bitartean, www.habe.euskadi.eus atarian.

Besterik ez, oraingoz.

Eskerrik asko eta eutsi goiari.

Menu