Azkenean iritsi da Ilazki ikasleei berriro irekitzeko eguna, asteazkena 27 izango da. Irakasleak ikasleekin harremanetan jarriko dira eta hasiko gara klase presentzialak berrartzen. Orain arte online bidez konpondu gara, baina nahiago dugu, noski, aurrez aurre.

Beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko ditugu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta HABEk emandako irizpideak jarraituz. Azken egunetan dena prestatzen egon gara, eta ahal den neurrian normaltasunera itzultzen hasiko gara.

Ikasleren batek behar bereziak izango balitu irakaslearekin konponduko da eta moldatzen saiatuko gara.

 

 

 

Menu