LEGE OHARRA

 LEGEZKO JAKINARAZPENA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

Informazio eta Merkataritza Elektroniko Elkartearen Zerbitzuetarako uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.ilazki.eus helbidearen jabea zera dela, Ilaz Konstituzioko Ikastetxea, Koop. E. (F20155362), Konstituzio Plaza, 5, 20003, Donostia.

Baldintza orokorrak

Erabiltzailea web gune honetara bere borondatez sartzen da. Web gune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar.

Ilazki Euskaltegiak web orrian agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzea aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.

Ilazki Euskaltegiak nahi du web gune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala betetzea. Horregatik egiten ditu web gunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen web gunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizunik.

Erabiltzaileek debekatuta dute beste erabiltzaileak nahasarazi ditzakeen eduki oker edota gezurrezkoa sartu eta komunikatzea.

Ilazki Euskaltegia web gunean argitaratzen diren edukietan okerrik ez azaltzen saiatzen da. Ilazki Euskaltegiak web gune honetako edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abarrak aldatu eta zabaltzeko eskubidea du, eta edozein unetan eta abisatu beharrik gabe egin ahal izango du.

Web gune honetan sartzea eta bertan dagoen informazioa nola kudeatzen den, erabiltzailearen erantzukizuna izango da soil-soilik. Ilazki Euskaltegiak ez du bermatzen webak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen web gunean sartzeagatik edota web gunean sartzea ezinezkoa izateagatik egon daitezkeen kalteen gaineko erantzukizuna.

Datu pertsonalen babesa

Abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betez, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak Ilazki Euskaltegiaren fitxategiren batean jasoko direla eta Fitxategiaren Erantzulea Ilaz Konstituzioko Ikastetxea, Koop. E. dela.

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak erabiliko dira soilik eskatutako zerbitzuak gauzatzeko, produktuak bidaltzeko eta berarekin harremanetan jartzeko, eta isilpean gordeko dira, beste inork eskura ez izateko moduan.

Erabiltzaileak benetako datuak, zehatzak eta osoak adierazi beharko ditu, eta ematen dituen datuak ez badira benetakoak, zehatzak eta osoak, eta ez badaude eguneratuta, erabiltzaileak berak izango du sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.

Indarrean dagoen legediak datu pertsonalen babesaren arloan zehazten dituen segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa dauka Ilazki Euskaltegiak, eta horregatik neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu, datuak galdu eta aldatu ez daitezen, baimenik gabeko atzipenik egon ez dadin eta bestelako arriskuak saihesteko.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak nahi duenean erabili ahal izango du datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, bai eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat bidali beharko du helbide honetara: Ilazki Euskaltegia, Konstituzio Plaza, 5, 20003, Donostia - ilazki@ilazki.com