KALITATE POLITIKA

KALITATE POLITIKA

ILAZKI euskaltegiaren helburu nagusia, euskara ikasi eta goi-maila menderatu nahi duen orori ibilbidea bermatzea da, neurrira, maila-agiriak lortu arte.

Ezinbestekotzat hartzen dugu bezero eta ikasleen nahiak eta beharrak guztiz asetzea, eta ahalegin berezia jartzen dugu irakasleen prestakuntzan.

Horiek horrela, UNE-EN ISO 9001:2008 arauan oinarritutako Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezarri du zuzendaritzak, gure proiektuaren oinarri izan dadin eta langile guztiek bereganatutako kalitate-politika zabal dadin. Honako irizpide hauek izango ditu oinarri gure kalitate-politikak:

  • Euskara eta euskal kulturari lotutako gaien ikaskuntza/irakaskuntza zein hizkuntzaren normalizazioa izanik gure jardueraren zutabe, pauso nabariak ematen ari gara horien kalitatea eta emaitzak hobetzeko.
  • Geure bezeroaren beharrak eta itxaropenak epe laburrean asetzeko, beren eskaerei egokitutako plangintzak egiten ditugu. Horretarako indarrean dauden legezko betekizunak hartuko ditugu aintzat. Komunikazio arina izango da nagusi bezeroekin (erakundeak, enpresak eta ikasleak), eta bi aldeak asebetetzea eta onura sustatzea izango du helburu.
  • Etengabeko hobekuntza hartu dugu abiapuntu gure kudeatze-sisteman. Beraz, prozesu horiei dagozkien adierazleetan oinarrituz hartzen ditugu gure erabakiak.
  • Bere lanpostuan ematen duen kalitatearen erantzule da langilea, euskaltegian; kalitate-maila hobetzeko abantailetako bat da norbanakoaren inplikazioa.
  • Kalitatea Kudeatzeko Sistema mantentzeko eta berrikusteko konpromisoa hartzen du zuzendaritzak, kalitate-politika bete dadin; sistema horren eskura jarriko ditu behar diren baliabideak.
  • Helburuak eta helmugak ezartzeko esparrua egokitzeko konpromisoa hartzen du Ilazki euskaltegiak; baita helburu horiek eta politika bera berrikustekoa ere. Halaber, bere eraginkortasunari eutsiko dio, eta egungo ingurune tekniko, legal eta sozialari egokituko zaio.
  • Kalitate Politika ikusgai dago idazkaritza eta web orrian.

Donostian, 2012ko uztailaren 9an.