Hasiera » Eskaintza / matrikulaketa

 

Eskaintza

Enpresen berezitasunak kontuan izanik, ikastaro bereziak diseinatzen ditugu langileak laneko jarduna euskaraz burutzeko gai izan daitezen, enpresan bertan nahiz euskaltegian, modurik eraginkorrenean.  

Enpresan

Trebakuntzaren helburu nagusia da laneko eginkizunetan euskararen erabilera areagotzea: laneko eginkizun formaletan eta lan giroko eginkizun ez formaletan edo harremanetakoetan. Izan ere, bi arloek, formalak eta harremanetakoak, eragiten diote euskararen erabileraren normalizazioari, eta batak bestea elikatzen du.

Helburu zehatzak

  • Zerbitzu hizkuntza euskaraz egoki, argi eta zuzen burutzeko trebatzea.
  • Lan hizkuntzan euskaraz egoki, argi eta zuzen aritzeko trebatzea.
  • Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza baliabideak erabiltzen trebatzea.

Arloak

Honako arlo hauetan eragiteko jarduerak eskaintzen ditugu:
  • Zerbitzu hizkuntzan
  • Lan hizkuntzan
  • Hizkuntza baliabideetan
  • Lan giroan

Jarduerak

Zerbitzu hizkuntza

Ahoz nahiz idatziz herritarrari edo dagokion entitateari euskaraz zuzentzeko gaitasuna lantzeko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
  1. 1. Langileen ahozkotasuna lantzeko ikastaroa, herritarrei aurrez aurre nahiz telefonoz zerbitzua euskaraz emateko.
  2. 2. Langileak gaitzeko ikastaroa, herritarrei eta erakundeei idatzizko zerbitzua emateko.

Lan hizkuntza

Ahoz nahiz idatziz lanean euskaraz jardutea bermatzeko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
  1. 1. Langileak bileretan parte hartzeko trebatzeko ikastaroa.
  2. 2. Laneko ahozko jardueretan euskaraz aritzeko trebatzeko ikastaroa. 
  3. 3. Ikastaroak edo hitzaldiak emateko eta aurkezpenak egiteko trebatu behar duten langileentzako ikastaroa.

Hizkuntza baliabideak

Langile guztiei era autonomoan euskaraz ekoizteko zenbait tresnaren eta aplikazio informatikoren berri emateko, eta erabiltzen trebatzeko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
  1. 1. Ohiko idatzi-ereduak bateratzeko ikastaroa.
  2. 2. Sarean dauden hizkuntza-baliabideen erabileraren berri emateko saioak.
  3. 3. Terminologia bateratzeko saioak.

Lan giroa

Lan giroko harremanetako eginkizunetan euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko, honako jarduera hauek eskaintzen ditugu:
  1. 1. Mintza-taldea: trebatzaile baten laguntzaz, langile-taldeentzako mintzamen saioak.
  2. 2. Mintzalaguna: lankide euskaldunen laguntzaz, langile-taldeentzako mintzamen saioak.
 

Euskaltegian

Euskalduntze-prozesu osoa eskaintzen dugu: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak.
  • Aurrez aurreko klaseak.
  • Online 
  • Maiztasun eta ordutegi malguak.
  • Modulu bereziak ahozkoa, idatzia edota azterketak prestatzeko.
Taldeak  finantzatzeko aukera izaten da.  

banner_ikastetxeak

Irakasleak

Euskal irakasleen hizkuntza maila osatu eta sendotzea helburu duten ikastaroak diseinatzen ditugu, ikastetxean bertan nahiz euskaltegian, modurik eraginkorrenean.

Ikastetxean

Ikastetxearen beharren arabera, helburu bakarra edo bat baino gehiago lantzeko izan daiteke ikastaroa.

Saioen formatua anitza izan daiteke, ikastetxera eta unean uneko beharretara egokituak.

  • Aurrez aurreko klaseak.
  • Maiztasun eta ordutegi malguak.
  • Irakasleen beharrei erantzungo dietenak.
  • Bakarkako zein taldekako saioak.
  • Modulu laburrak, helburu jakin bat lortzekoak.
  • Euskaltzaindiaren araugintza berria ezagutaraztea. 
  • Eguneroko lan esparruan euskara (ahoz zein idatziz) zuzen eta egoki erabiltzea.
  • Idazmenaren trebakuntza: zuzen eta egoki idazteko beharrezko baliabideak.
  • Modulu luzeak, helburu bat baino gehiago lortzekoak.

Euskaltegian

C2 maila prestatzeko ikastaroa. Horren helburua da euskaraz, ahoz zein idatziz, modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna lortzea eta erabiltzaile estrategiko bilakatzea.

  • Hizkuntzaren maila gorena izan nahi duenarentzat.
  • Aurrez aurreko klaseak.
  • Online 
  • 160 orduko ikastaroa eta 15 orduko tutoretza saio pertsonalizatuak.

Ikasleak

DBH eta Batxilergoko ikasleei bideratutako ikastaroak:

  • Euskara indartzeko, eskolaz kanpoko klaseak.
  • Azterketak prestatzeko ikastaroak: B1, B2 eta C1.

Gurasoak

Gurasoei eskainitako euskara-eskolak.

  • Aurrez aurrekoak ikastetxean bertan.
  • 60 ordukoak.
  • Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak diruz lagunduak, 60 €an.