Hasiera ยป Eskaintza / matrikulaketa

Zer behar duzu?

Euskalduntze-prozesu osoa eskaintzen dizugu bertan, lehenengo urratsetik hasi eta sakontzeraino.

Zein da zure helburua?

Helburu bereziren bat baduzu, ez kezkatu, aurreikusia izango dugu eta. Modulu bereziak dituzu ahozkoa, idatzia edota agiriak prestatzeko.

Nola nahi duzu?

Aurrez aurreko eskolak eta on line dituzu eta zure beharretara egokitzen den modulua: trinkoak eta bizpahiru egunekoak.

Enpresak

  Eskaintza Enpresen berezitasunak kontuan izanik, ikastaro bereziak diseinatzen ditugu langileak laneko jarduna euskaraz burutzeko gai izan daitezen, enpresan bertan nahiz euskaltegian, modurik eraginkorrenean.   Enpresan Trebakuntzaren helburu nagusia da laneko eginkizunetan euskararen erabilera areagotzea: laneko eginkizun formaletan eta lan giroko eginkizun ez formaletan edo harremanetakoetan. Izan ere, bi arloek, formalak eta harremanetakoak, eragiten diote […]

Ikastetxeak

Irakasleak Euskal irakasleen hizkuntza maila osatu eta sendotzea helburu duten ikastaroak diseinatzen ditugu, ikastetxean bertan nahiz euskaltegian, modurik eraginkorrenean. Ikastetxean Ikastetxearen beharren arabera, helburu bakarra edo bat baino gehiago lantzeko izan daiteke ikastaroa. Saioen formatua anitza izan daiteke, ikastetxera eta unean uneko beharretara egokituak. Aurrez aurreko klaseak. Maiztasun eta ordutegi malguak. Irakasleen beharrei erantzungo dietenak. […]
Ilazki
telefonoa 943 424 910
faxa 943 421 608
email Konstituzio Plaza,5 Parte Zaharra - Donostia
Harremanetarako

Kokapena
ILAZKI EUSKALTEGIA Konstituzio Plaza, 5. PARTE ZAHARRA DONOSTIA (Gipuzkoa) | Tel.: 943 424910 | Faxa: 943 421608 | e-posta: ilazki@ilazki.com

WEB MAPA | LEGE OHARRA | KALITATE POLITIKA